SAN MIGUEL IP-KO 50. URTEURRENA

2024/04/12

San Miguel Ikastetxe Publikoak 50. urte beteko ditu eta horregatik behar den bezala ospatzea pentsatu dugu. Ospakizuna antolatzen elkarlanean ibili gara Erreka Guraso Elkartea eta Doneztebeko Udalarekin.

Ekainaren 8an (larunbata) eskolan zenbait ekitaldi burutzea aurrikusiak ditugu: omenaldia ( 1. promozioko ikasleei, zuzendariei eta baita ere euskarazko 1.promozioko ikasleei), lekukoa pasa hamarkadaz hamarkda, dantzariak, batukada, muxikoak,haurrendako zirku tailerra eta bazkaldu ondoko dantzaldia. Herriko erraldoiak, gaiteroak eta txistulariak ere herrian barna ibiliko dira eguna alaituz

Herri bazkaria ere egonen da eskolako aterpean. Bazkarirako txartelak (helduak 28 euro eta haurrak 14 euro) bi tokitan egonen dira salgai: eskolan eta Ostiz etxean. Txartelak erosteko hondarreko eguna maiatzaren 22a izanen da. ANIMATU eta txartela hartu: aita, ama, amatxi, atautxi, ikasle ohia, ikaslea,...