Eskola Bertizen

2024/06/18

Gaurko egun berezia. Eskolako ikasle, irakasle eta espezialistok egun zoragarria igaro dugu Bertizko parkean. Hasiera batean oinez joan gara Doneztebetik Bertizeraino, eta paseo polit bat egin dugu. Ondoren, ikasle guztiek parte hartu dute eskolak antolatutako jolasetan, eta, azkenik, eskolako argazkia egin dugu.