Eskola Kontseilua berritzeko prozesua

2024/09/27

Donezteben,2024ko irailaren 27an.

 

Familia  horiek:

 

364/2024 ebazpenak  arautzen ditu  Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola kontseiluak hautatzeko, eratzeko, haien zati bat berritzeko eta haietan hutsik dauden tokiak betetzeko jarraibideak

 

 Hori dela eta, zera adierazi nahi dizuegu:

 

  • Gurasoen errolda jende aurrean jarriko da ikastetxe barruan. 

  • Behin behineko errolda urriaren 1ean argitaratuko dugu eta hiru egun balioduneko  epea izanen duzue erreklamazioak aurkezteko.

  • Hauteskunde Batzordea (zuzendaria, ikastetxeko irakasle bat eta ikasle baten gurasoa) osatzeko urriaren 7an goizeko 11:15ean zozketa eginen dugu irakasle gelan.

  • Hautagaitza aurkezteko epea urriaren 21ean hasiko da eta urriaren 31n akituko da eguerdiko 14:00etan.

  • Hautagaitza Hauteskunde Batzordeari igorriko zaio idazkaritzan duzuen  idazki baten bidez. Hautagaiak sinatuko du eta NANaren edo agiri baliokidearen fotokia atxikituko du.

  • Familien kasuan bete beharreko plazak hiru dira ( plaza bat 2026ra arte eta beste bi  2028ra arte)

  • Eskola kontseiluetako sektoreen ordezkarien hauteskunde eguna Hauteskunde Batzordeak jakinaraziko dizue. 


 

Besterik gabe, 

 

Zuzendaritza Taldea.