Erraldoiak eskolan.

2026/06/03

Erraldoien munduan murgilduta!

Haur Hezkuntzako ikasleek azken asteotan erraldoien inguruko proiektua landu dute, eta haiei buruzko hainbat gauza interesgarri ikasi dituzte. Proiektuari amaiera ezin hobea emateko, Doneztebeko erraldoiak eskolara etorri ziren, eta haurrek bertatik bertara ezagutu, ukitu eta gertutik ikusteko aukera izan zuten. Gainera, Doneztebeko erraldoien 70. urteurrena ospatzeko, eskolako guraso elkarteak, Errekak, erraldoien marrazki lehiaketa antolatu du. Horrela, ikasitakoa sormenaren bidez adierazi eta festa giroan borobildu dute proiektua.