Doneztebetik barna kantu jira

2025/12/02

Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori ospatzeko Lehen Hezkuntzako ikasleek egun borobila antolatu dute, haiek izan baitira gaurko antolatzaileak. Goizean, adin ezberdinetako ikasleei prestatutako jarduerak eta jokuak antolatu eta azaldu dituzte.Gero, herrira atera dira gainerako eskolako ikasle guztiekin gelan landutako betiko kantak abestera: "guk euskaraz", "Araban bagare", "Ikusi mendizaleak", "Aldapeko"...

Gora EUSKARA!


 


 

"Hizkuntzarik ez duen herri bat, ez da herri izango" Xabat Ilarregi