Emakume Kirolariak eskolan

2025/03/27

 

Paula Beorlegui Oses, nazioarteko judoka eta Eslovenian egindako azken europarrean domina lortu zuena, Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatutako "EMAKUME KIROLARIEN HITZALDIAK IKASTETXEETAN" programan parte hartu duen kirolarietako bat da. 

Nafarroako Kirolaren Institutuak emakumearen rola indartzen jarraitzen du kirolean, "Emakume kirolarien hitzaldiak ikastetxeetan" ekimenaren bitartez. Paulak bere bizipenen berri eman digu kirolaren munduan, hezkuntza etapatik emakumezkoen kirol jarduera sustatu eta sendotzeko.