ESKOLA BISUALAK MARTXAN!!!

2025/01/14

Dakizuen bezala, azken hilabeteetan seinalizazioa dela eta hainbat aldaketa egiten ari gara eskolan. Pasabideak txukundu ditugu, baita eskailerak ere. Bi espazio nagusiak bereizteko kolore desberdinetako zerrendak margotu ditugu (HHrako hori argi bat erabiliz eta LHrako lila). Jarraian ate bakoitzari dagokion seinalizazioa ezarri diogu. Lan hauek auzolanean egin ditugu Eguberrietako oporretan. Hemendik, eskerrak eman lan hauek aurrera ateratzen lagundu duzuen guztiei. MILA ESKER!!!!

Baina... hau oraindik ez da bukatu! Sarrera nagusia txukuntzea falta zaigu eta bertako seinalizazio orokorra ezartzeko lanean ari gara. Beraz, erne! Aldaketa gehiago izanen ditugu eta.