Xedea, Ikuspegia, Balioak.

Xedea

  • Malerrekako eskualdean kokatuta dagoen D ereduko ikastetxe publikoa gara. Eskualdeko kontzentrazioa, zerbitzu onak eskaintzen dituenak (garraioa eta jantokia) .Doneztebeko 3-12 urte bitarteko ikasleak hartzeaz gain, inguruko herrietakoak ere jasotzen dituena.
  • Euskara eta euskal kulturaren transmizioa bultzatzen duen zerbitzu publikoa, euskara ardatz nagusia duena eta hezkuntza proiektu eleanitza sustatzen duena.
  • Hezkuntza (Ikaskuntza irakaskuntza) prozesuan ikasle arduratsua izaten laguntzen duen eskola.
  • Ikasle aktiboak, parte hartzaileak eta maila akademiko ona lortzeko lana egiten duen eskola.
  • Ikaslearen ezaugarri eta desberdintasunak kontuan hartuz, modu inklusiboan lan egiten duena.

Ikuspegia

  • Kalitatezko hezkuntza publikoa ikasle guztiei eskaintzen duen eskola.
  • Euskara, Gaztelera eta Ingelesa hizkuntza gaitasuna garatzen eta hobetzen duen eskola.
  • Aktiboagoak izaten ahal diren metodologietara hurbildu,ikuspegi praktikoa, partehartzaile eta testuinguruarekin lotuta dagoena.
  • Aniztasuna aberasgarritzat hartu, inklusibitatea sustatu , erlijio, sexu, arraza,... desberdinak hartu, errespetatu eta integratzen dituen eskola.
  • Baliabide pedagogiko berrietara irekia dagoen eskola, gaurko gizartearen eskakizunei erantzuten diena.
  • Eguneroko elkarbizitzan generoren ikuspegia eta gizon zein emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten duena.
  • Ohitura osasungarriak hedatzen, ingurumena ezagutzen eta zaintzen duen eskola.
  • Eskola kudeaketa hobetzeko kalitatean konpromezua duena.

Balioak

  • Hezkidetza:Genero perspektiba, zaintzaren garrantzia, tratu onak, autonomia eta independentzia pertsonala, ahalduntzea, lidergoa eta desberdintasunen aurrean jarrera kritikoa.
  • Berritzailea: etengabeko formazioa.
  • Inklusiboa
  • Eleanitza
  • Esfortzua, erantzunkizuna eta elkarlana.