Xedea, ikuspegia eta balioak - San Miguel IP - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - San Miguel IP
Xedea, Ikuspegia, Balioak.
Xedea
Xedea
- Malerrekako eskualdean kokatuta dagoen D ereduko ikastetxe publikoa gara. Eskualdeko kontzentrazioa, zerbitzu onak eskaintzen dituenak (garraioa eta jantokia) .Doneztebeko 3-12 urte bitarteko ikasleak hartzeaz gain, inguruko herrietakoak ere jasotzen dituena.
- Euskara eta euskal kulturaren transmizioa bultzatzen duen zerbitzu publikoa, euskara ardatz nagusia duena eta hezkuntza proiektu eleanitza sustatzen duena.
- Hezkuntza (Ikaskuntza irakaskuntza) prozesuan ikasle arduratsua izaten laguntzen duen eskola.
- Ikasle aktiboak, parte hartzaileak eta maila akademiko ona lortzeko lana egiten duen eskola.
- Ikaslearen ezaugarri eta desberdintasunak kontuan hartuz, modu inklusiboan lan egiten duena.
Ikuspegia
Ikuspegia
- Kalitatezko hezkuntza publikoa ikasle guztiei eskaintzen duen eskola.
- Euskara, Gaztelera eta Ingelesa hizkuntza gaitasuna garatzen eta hobetzen duen eskola.
- Aktiboagoak izaten ahal diren metodologietara hurbildu,ikuspegi praktikoa, partehartzaile eta testuinguruarekin lotuta dagoena.
- Aniztasuna aberasgarritzat hartu, inklusibitatea sustatu , erlijio, sexu, arraza,... desberdinak hartu, errespetatu eta integratzen dituen eskola.
- Baliabide pedagogiko berrietara irekia dagoen eskola, gaurko gizartearen eskakizunei erantzuten diena.
- Eguneroko elkarbizitzan generoren ikuspegia eta gizon zein emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten duena.
- Ohitura osasungarriak hedatzen, ingurumena ezagutzen eta zaintzen duen eskola.
- Eskola kudeaketa hobetzeko kalitatean konpromezua duena.
Balioak
Balioak
- Hezkidetza:Genero perspektiba, zaintzaren garrantzia, tratu onak, autonomia eta independentzia pertsonala, ahalduntzea, lidergoa eta desberdintasunen aurrean jarrera kritikoa.
- Berritzailea: etengabeko formazioa.
- Inklusiboa
- Eleanitza
- Esfortzua, erantzunkizuna eta elkarlana.