Martaren agurra

2025/02/12

Otsailaren 5en Marta Orube Elizagoien irakasleak merezitako erretiroa hartu zuen. Aurretik Bortzirietako eta Sunbillako eskolan ibili izan da. Hondarreko zortzi ikasturte hauetan berriz, gurekin, San Miguel IPn ibili da. Langile zuzena eta fina, egindako lan guztiarengatik eskerrak ematea besterik ez dugu: ESKERRIK ASKO.

Agurra polita eta hunkigarria prestatu zioten ikasleek, irakasleek, langile ez irakasleek eta gurasoek.