AURREMATRIKULAZIOA 2025-2026 - San Miguel IP - Ikasnova
AURREMATRIKULAZIOA 2025-2026 - San Miguel IP
AURREMATRIKULAZIOA 2025-2026
2025/03/06
Matrikula 2025-2026
2025-2026 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULAZIOA
-
MARTXOAREN 17TIK 21ERA IZANEN DA.
- BILERA INFORMATIBOA MARTXOAREN 13AN, GOIZEKO 10:00ETAN.
DOKUMENTAZIOA
- Eskabideak aurrez aurre aurkeztu nahi badituzue eskolako idazkaritzara hurbildu epe barruan 9:00-15:00 ordutegian.
- Telematikoki aurkeztu nahiez gero:
- EDUCA ATARIA: Educan sartzeko jarraibideak.
- Eskabidea aurkezteko jarraibideak.
↓↓↓ AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA ↓↓↓
- Nafar Gobernuko inprimakia (Anexo III). TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Errolda-ziurtagiria / Erroldatze-bolantea (haurra eta aita/ama/legezko tutorearen izenak agertu behar dira). Udalean eskatzen da. TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Familia-liburuaren fotokopia edo jaiotza agiriaren fotokopia. TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Familia ugaria edo familia gurasobakarra izatearen txartelaren fotokopia, kasua bada. TELEMATIKOKI edo ESKOLAN aurkeztu.
- Osasun Liburuko orriaren fotokopia non agertzen diren jarritako txertoak. ESKOLAN aurkeztu*.
- Osasun txartelaren fotokopia. ESKOLAN aurkeztu*.
- Medikuaren txostenak, ikastetxeak jakin beharreko gaixotasun kroniko, desgaitasun, alergia edo bestelako osasun egoera baldin badu. ESKOLAN aurkeztu*.
- Karneta tamainako argazki bat. ESKOLAN aurkeztu*.