Eskola bideak

Justifikazioa

Orain dela urte gutxira arte, ikastetxera oinez joatea arruntagoa zen. Gaur egun, zoritxarrez, ez; guraso anitzek umeak ikastetxeko sarreraraino autoz eramaten baitituzte. Ikastetxera oinez joateak sortzen dituen onurak berreskuratzeko asmoz, Doneztebeko Udalak, San Miguel Ikastetxearekin, Mendaur Institutuarekin eta Malerrekako Mankomunitatearekin batera, "Bide Seguruak" izeneko proiektua abian paratu du. Ikastetxera oinez joatean autonomia pertsonala, heziketa fisikoa eta umeen arteko sozializazioa bultzatzeaz gain, autoen kopurua, zarata eta kutsadura murrizten dira, eta, era berean, eguneroko joan etorrietan ikasleen segurtasuna handitzen da. Bestalde, ikasleen segurtasuna bermatu ahal izateko beharrezkoa da helduek ingurumena eta elkarbizitza errespetatzea.

Zer dira bide seguruak?

Doneztebeko Udalak sei ibilbide seguru identifikatu eta markatu ditu, DBH eta LHko ikasleak eskolara bizikletaz, oinez edota patinetez etor daitezen. Ibilbideak markatzeko plakak eta lurreko seinaleak erabili dira. Ibilbide bakoitzari kolore eta zenbaki bana paratu zaio. Horretaz gain, ibilbide guztietan hasierako lekua zehaztu da (plaka bat jarriz) eta elkartzeko guneak lurrean margotu dira. Hasierako puntuetan dauden plaketan honako informazio hau ikusiko da: ibilbidearen zenbakia, mapa eskematikoa eta eskolaraino dagoen distantzia eta denbora.

Zergatik erabili behar dira?

  • Kotxeen erabilera murriztuko da. 
  • Kutsadura murriztuko da, baita istripuak izateko arriskua ere. 
  • Eremu publikoa berreskuratuko da. 
  • Ikasleen arteko harremanak sendotuko dira. 
  • Ingurumenaren ezagutza eta errespetua hobetuko da. 
  • Haurraren garapena eta autonomia sustatuko da.

Aholkuak

  • Etxetik eskolara duzun distantzia 1.000 metro baino gutxiagokoa bada, OINEZ ETORRI.
  • Kotxea erabiliz gero (euria ari duelako, urruti bizi bazara...), Bordatxoko aparkalekuan utzi eta ibilbidea oinez bukatu.
  • Gidariak: zebra-bideak eta abiadura errespetatu. Errepidea ez da zurea!

Familiei eskatzen zaien konpromisoa

Familiak dira benetako protagonistak. Bide Seguruak proiektuko bideak seguruak izan daitezen familien parte-hartzea ezinbestekoa da. Ohitura onak hartzeko unea iritsi da. NOLA? 

  • Eskolara etortzeko kotxearen erabilpena murriztuz. 
  • Eskolarako joan-etorrietan Bide Seguruak erabiliz.
  • Ikasleei bakarrik edo etxeko norbaitekin lagunduta eskolara joateko aukera emanez.
  • Gurasoen artean txandak antolatuz, ikasleekin zuetariko norbait joan dadin.
  • Bide Seguruak erabiltzeak dituen onurak goraipatuz.
     
Icon Image

Mourgues - San Miguel ikastetxea.
Icon Image

Agorreta Musika Eskola - San Miguel Ikastetxea.
Icon Image

Eliz-ataria- San Miguel Ikastetxea
Icon Image

Ameztialdea-San Miguel Ikastetxea
Icon Image

Heading Example

Zazpigurutze-San Miguel Ikastetxea
Icon Image

Tailerrak-San Miguel Ikastetxea