ERREKA GURASO ELKARTEA

Guraso Elkartea

Erreka Guraso Elkartearen oinarrizko helburua gure seme-alaben hezkuntzan familien partehartzea bideratzea da, ikastetxearekin lankidentzan.

Haurren ongi izatea da gure helburua, eta hauen garapen integralean ezinbestekoak gara familiak.

NORTZUK GARA?

Denok gara Erreka Guraso Elkartea!

Urteroko kuota ordaintzen dugun familia guztiok osatzen dugu Erreka Guraso Elkartea.

Hemendik, denak elkarteko kide izateko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Horrela, ekitaldietan lagundu, batzarretan parte hartu eta zuen ideia eta iradokizunak batzordeari helarazteko aukera izango duzue.

*EGIN ZAITEZ BAZKIDE!*

  • Bete beharreko orrien enlazea:

E.G.Eko BAZKIDE EGITEKO GALTEDEGIA.pdf

  • Entregatzeko aukerak:

    • Eskolako iradokizun postontzian.
    • Emailez: apymaerreka@gmail.com
    • Whatsapp bidez galdetegiaren argazkia bidaliz: 624 43 01 61
    • Batzordeko norbaiti entregatuz.