Xedea, Ikuspegia, Balioak. - San Miguel IP - Ikasnova
Xedea, Ikuspegia, Balioak. - San Miguel IP
Xedea, Ikuspegia, Balioak.
Xedea
Xedea
- Malerrekako eskualdean dagoen D ereduko 2 lerroko ikastetxe publikoa da, Donezteben kokatuta eta 3-12 urte bitarteko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak jasotzen ditu. Eskualdeko kontzentrazioa izanik, inguruko herrietatik ere ikasleak etortzen dira.
- Garraioa eta jantokia eskaintzen ditu, eta UT TG gela du, eskualdeko aniztasunari egoki erantzuteko. Eskolak lanaldi jarraia du eta astelehenetik ostegunera eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen dira.
- Euskara eta euskal kultura transmititzeko konpromisoa du, eta eleaniztasuna sustatzen du. Kalitatezko maila akademikoa lortzea du xede, betiere ikasleen ezaugarriak eta desberdintasunak kontuan hartuta, metodologia inklusiboa, lankidetzakoa eta hezkidetzakoa erabiliz.
Ikuspegia
Ikuspegia
-
Kalitatezko hezkuntza publikoa ikasle guztiei eskaintzen duen eskola.
-
Eskola komunitate integratzaile eta errespetuzkoa sustatzea, non aniztasuna aberasgarria dela onartzen den eta inklusioa lehentasuna den.
-
Metodologia aktiboak, parte-hartzaileak eta praktikoak sendotzea, ikasleen interesekin eta testuinguruarekin lotuak.
-
Ikasleen errendimendu eta garapen konpetentziala ebaluatzea, irakasleen formakuntza eta berrikuntzarako aukerak indartuz.
-
kasleak: Gaitasunetan oinarritutako hezkuntza jasotzea, ohitura osasuntsuak eta ingurumenarekiko errespetua barneratuz.
-
Familia eta komunitatea: Ikastetxearekiko konfiantza eta lankidetza sustatzea, hezkuntza prozesuan parte-hartze aktiboa bultzatuz.
-
Irakasle eta langileak: Formakuntza jarraitua eskaintzea, inklusioa, metodologia aktiboak eta konpetentzien araberako ebaluazioan gaitasunak garatuz.
-
Aniztasuna eta inklusioa sustatzeko: Proiektu inklusiboetan parte hartzea (adib. escuelas visuales), eta irakasleen prestakuntza programa iraunkorrak garatzea, kultura, sexu, erlijio, eta arraza desberdintasunak errespetuz eta modu integratzailean lantzeko.
-
Metodologia aktiboak sendotzeko: Ikaskuntza parte-hartzailea, praktikoa eta testuingurura egokitua eskaintzen jarraitzea, metodologia aktiboen (ikaskuntza egoerak, lankidetza) erabilera hedatuz.
-
Ohitura osasuntsuak eta ingurumenarekiko errespetua bultzatzeko: Elikadura osasuntsua eta aktibitate fisikoak sustatzea (gosariak, jolastordu aktiboak, eta eskolaz kanpoko kirol jarduerak), baita hondakinen bilketa eta ingurumenarekiko jarrera arduratsua sustatzen duten proiektuak ere.
-
Konpetentzien araberako ebaluazioa indartzeko: Ikasleen errendimendua konpetentzien arabera neurtu eta ebaluatzeko gaitasuna areagotzea, irakasleen prestakuntza eta baliabide berriak eskainiz.
Balioak
Balioak
- Inklusioa, Hezkidetza eta Errespetua.
-
Euskara eta Kulturaren transmisioa.
-
Osasuna eta Ongizatea.
-
Ingurumenarekiko Erantzukizuna.
-
Berrikuntza eta Etengabeko Hobekuntza.