Nolakoa zen eskola orain dela...?Cristina Labiano eta Cristina Olazar

2024/05/24

Azken hamarkadatan gure eskola zenbat aldatu den jakiteko aukera paregabea izan dugu gaur, Cristina Labiano eta Cristina Olazarren eskutik.

 Lehengo sukaldariaren eta atezainaren alaba dugu lehena, bere gurasoekin eskolan bertan bizi zena;  garai bateko sukaldariaren alaba izateaz gain, egungo jantokiko sukaldaria da bigarrena. Orduko eskola eta gaurko eskolaren arteko aldeez aritu gara hausnartzen eta kontu berri aunitz ikasi ditugu.

 Esker mila bi Cristinak, gordeko ditugu zuen bizipenak!