Despedida a las alumnas y alumnos de 6ª de Educación Primaria. - San Miguel IP - Ikasnova
Despedida a las alumnas y alumnos de 6ª de Educación Primaria. - San Miguel IP
LHko 6. mailako ikasleen agurra
2023/06/21
Atzo Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek gure ikastetxean hondarreko eguna izan zuten. Ilusio eta emozioz beteriko goiza bizi izan zuten. Hasieran Guraso Elkarteak antolatutako ginkanari aurre egin behar izan zioten, gero gosari zoragarriaz gozatu ahal izateko. Bukatzeko 6. mailako ikasleek eskolako gainerako ikasleen aurrean Guraso Elkarteak emandako oroigarria jaso ondotik 5. mailakoek prestatuta zuten bertsoa aditu zuten. Zorte on etapa berrian!!!