IKASTURTE HASIERAKO OHARRA

2023/09/06

Donezteben, 2023ko irailaren 6an.

Familia horiek,

2023-2024 ikastuteari laster hasiera emanen diogu eta horregatik zenbait gauza argitu nahi ditugu:

  • Egutegia eta lanaldia.

    • Irailaren 7an hasiko gara, 09:00etatik 14:00ak arte. Irailean eta ekainean eskolaz kanpoko jarduerarik ez da egonen.

    • Eskolaz kanpoko jarduerak (15:00-16:00) urrian hasiko dira, astelehenetik ostegunera. Irailean zehar izena emateko orria igorriko dizuegu.

  • Ikasturteko eskolako ordutegia.

    • Sarrera: 09:00. Pilaketak ekiditzeko eskolako ateak 08:45ean irekita egonen dira.

    • Sarrerako atea 09:05ean itxiko dugu. 

    • Eskola bukaera: 14:00.

    • Familiek seme-alabak eskolako kanpoko atean (eskola eremuan sartu gabe) utzi eta jasoko dituzte adierazitako ordutegia errespetatuz. Salbuetsiak hiru urteko haurren familiak izanen dira, hauek Haur Hezkuntzako sarrerako ateraino sartzeko aukera izanen dute.

  • Jantokia 

    • Irailaren 7an (osteguna) hasiko da.

    • Txanda bakar bat egonen da 14:00etatik 15:00ak arte. Arratsaldeko eskolaz kanpoko jardueran parte hartu behar EZ duten ikasleak 15:00etan aterako dira.

    • Eskolako jantokiko jarraibideetan (II. eranskina) adierazten da eskolaz kanpoko jardueretara ez joateak jantokiko laguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko duela. 

    • Abenduaren 22an eta martxoaren 27an ez da jantokiko zerbitzurik egonen.

  • Garraioa

    • Garraiatuak diren ikasle guztiek dagokien autobusa bakar-bakarrik  erabiliko dute eskolako ordutegian.

    • Garraiatutako ikasleen familiek garraio zerbitzua itzultzeko erabali behar ez duten egun puntualetan tutoreari jakinarazi beharko diote.

Eskerrak emanez,

Zuzendaritza Taldea.